Testuingurua
alarma: aparatu hau automobilean, dendan edo beste leku askotan jartzen da eta arriskurik dagoenean jo eta abisatu egiten du. (79. or.)
albaitaria: animalien medikua da. (52. or.)
alberjinia: barazki honek itxura luzea du eta azal morea.
Barrutik zuria da eta hazitxo asko ditu. (45. or.)
aldaka: gorputzaren atal hau gerriaren beheko aldean dago eta irtena da.
Gizakiok bi aldaka ditugu.
Emakumeen aldakak gizonenak baino zabalagoak dira. (6. or.)
alkohola: likido honek usain gogorra du, ez du kolorerik eta zauriak sendatzeko erabiltzen da. (78. or.)
almendra: fruitu idor eta luzetxo hau oskol gogor baten barruan hazten da. (44. or.)
altuera-jauzia: atletek salto handi bat ematen dute lurrean, barra baten gainetik pasatzeko. (75. or.)
ama: emakume batek seme-alabaren bat duenean, ama da (10. or.).
Aita eta ama gure gurasoak dira.
amona / amama: zure aitaren ama zure amona da.
Zure amaren ama ere zure amona da.
Amonari amama ere esaten zaio.
Aitonari eta amonari buruz hitz egiten dugunean, aitona-amonak esan behar dugu. (10. or.)
anaia (neba): mutila bazara, zure gurasoen semea zure anaia da.
Adibidez: Mikel Peruren anaia da (10. or.).
Neska bazara, zure gurasoen semea zure neba da.
Adibidez: Mikel Leireren neba da.
Neskak eta mutilak batera aipatzen ditugunean, neba-arrebak esan behar dugu. (10. or.)
anana: fruitu honek azalean ezkatak eta goiko aldean hosto gogorrak ditu.
Barrutik urtsua, gozoa eta horia da. (44. or.)
anbulantzia: kamioneta honetan gaixoak eramaten dira.
Oso arin joaten da eta sirena eta argi bereziak ditu, beste autoek berari bidea uzteko. (78. or.)
andereñoa: irakasten duen emakumea da.
Gizonezkoak maisuak dira eta andrazkoak maistrak.
Irakasten duten pertsona guztiak irakasleak dira, bai gizonezkoak eta bai andrazkoak ere. (22. or.)
anestesia: botika honekin gaixoak ez du minik sentitzen operatzen dutenean. (78. or.)
anestesiatu: gaixoari anestesia ematea da. (78. or.)
anestesista: mediku honek, operatu baino lehen, anestesia ematen dio gaixoari. (78. or.)
angurria: fruitu handi honek azal berde lodia du.
Barrutik gorria, mamitsua eta gozoa da eta hazi beltz asko ditu. (44. or.)
anila: ostadarraren koloreetako bat da.
Urdin iluna da.
Langileen eta mekanikarien lanerako jantziak anilak izaten dira. (25. or.)
animalia: erlea, tximinoa, arranoa edo marrazoa animaliak dira.
Animaliak, gizakion eta landareen antzera, jaio, hazi, beren antzeko kumeak egin eta hil egiten dira. (28., 40. eta 41. orr.)
anoraka: negurako jantzi honek bero handia ematen du.
Eskiatzaileek eta mendizaleek anoraka erabiltzen dute. (74. or.)
antena: aparatu honek irratiko eta telebistako seinaleak hartzen ditu (14. eta 54. orr.).
Animalia batzuek ere adar moduko antenak dituzte, haiekin orientatzeko. (37. eta 38. orr.)
antzinakoa: hitz honen aurkakoa modernoa da.
Antzinako autoek urte asko dituzte. (54. or.)
antzokia(...)